Zer da Lanaldi Aholkatuz?

Maiatzak 10 eta 22an Lanaldi Aholkatuz orientazio tailerrei buruzko informazio saioa izan dugu Novia Salcedo Fundazioko bulegoetan. Saio hauen helburua, ikastetxe eta gazteekin lan egiten duten erakundeetako profesionalei, DBH eta Batxilergoko gazteentzat ditugun orientazio programen berri ematea izan da, batez ere Lanaldi Aholkatuz tailer berriei buruz.

Egun hauetan zehar, gure bulegoetara zenbait ikastetxetako orientatzaile eta irakasleak gerturatu dira. Hauen artean, Lanaldin jada parte-hartzen ari diren batzuk (Lea Artibai Ikastetxea, Lauro Ikastola eta Askartza Claret Ikastetxea) eta baita gaur egun gurekin lanean ez daudenak ere (Abusu Ikastola, Tertanga LHII, Politeknika Ikastegia Txorierri, Calasancio Escolapios Ikastetxea, San Pedro Apóstol Ikastexea eta Botikazar BHI). Gainera, gazteekin lan egiten duten zenbait erakundeetako langileak ere saiora hurbildu dira, horien artean CEAR (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordea), Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzia eta Arrigorriagako Gazteguneko profesionalak.

Lanaldi Aholkatuz bigarren hezkuntzako gazteak eta hauen gurasoak lan eta hezkuntza erabakiak hartzerako momentuan laguntzeko eskaintzen ditugun orientazio tailerrak dira. Hauetan, ondorengo edukiak lantzen ditugu:

  • Autoezagutza eta Hausnarketa.
  • Gaur egungo Lan Merkatua eta Irteera Profesionalak.
  • Hezkuntza Eskaintza (Batxilergoa, Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, beste aukera batzuk) eta Irteera Profesionalak.

Lanaldi taldeko kideak pozik gelditu gara izandako partaidetzarekin, asko baloratzen dugu hezkuntzako profesionalen ekarpen eta beharrak entzutea.

Lanaldi programei buruz gehiago jakitea gustatuko litzaizuke baina ezin izan zara aurreko saioetara etorri? Lasai egon, ekainak 13an gurekin egoteko aukera izango duzu. 11:00tan gure bulegoetan elkartuko gara. Urrun bizi bazara edota ordutegia ondo ez badatorkizu, esaiguzu eta antolatuko gara.

Aholkatuz sesion informativa 13 junio

Ekainak 13ko saioan parte-hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena: 

    Spread the word. Share this post!

    Leave A Reply

    Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *