AHOLKATUZ: Orientazio Tailerrak

Ikastetxe bateko irakasle edo orientatzailea zara eta ikasleek gai hauei buruzko informazio gehiago behar dutela uste duzu? Udaletxe edota Gazteleku batetan gazteentzako orientazio tailer bat antolatu nahi duzue?


Goi mailako ikasketei buruzko erabakiak hartzerako orduan gazteak eta hauen familiak laguntzearen helburuarekin, Lanaldin hezkuntza trantsizioa hobetzeko eta ikastetxe, unibertsitate eta enpresen eskaeren arteko lotura puntua aurkitzeko orientazio tailerrak eskeintzen ditugu.

Gure inguruko enpresek hainbeste eskatzen dituzten konpetentziak unibertsitate aurretiko etapetan garatzea garrantzitsua da. Horregatik, teknologikoki etengabeko eboluzioa daukan gizarteari moldatzeko eta bertan lan egin ahal izateko, etengabeko ikaskuntza izatea beharrezkoa bihurtu da. Gainera, aurreratze teknologikoak eragindako aldaketa kulturala dela eta, etorkizuneko lanpostuen %90ean gaitasun digitalak izatea ezinbestekoa izango da.

Beraz, honako egoera hau kontuan hartuta, lan mundura egokitzeko eta ekarpenak egiteko zenbait zeharkako gaitasun garatzea ezinbestekoa dela ikusi dugu. Enpresek gehien eskatzen dituzten konpetentzien artean ondorengoak aurki ditzazkegu: ahalmen sortzailea, pentsamendu kritikoa, gizarte-kontzientzia, ekintzailetza-jarrera, komunikazio eraginkorra eta proiektuetan eta taldean lan egiteko gaitasunak.

Bai gazte zein gurasoentzako orientazio-informazio tailerrak eskaintzen ditugu. Ondorengo edukiak lantzen ditugu:

  • Autoezagutza eta Hausnarketa.
  • Gaur egungo Lan Merkatua.
  • Hezkuntza Eskaintza (Batxilergoa, Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, beste aukera batzuk) eta Irteera Profesionalak.

Ikastetxe, Udaletxe, AMPA eta eta gazteekin lan egiten duten Erakundeei zuzendua.

 

Hona hemen izandako esperientziak:

LANALDI-AHOLKATUZ. Nerbioi Ibaizabal, Gaztedi. 2017

LANALDI-AHOLKATUZ. Fundación Novia Salcedo.

LANALDI-AHOLKATUZ. Askartza Claret Ikastetxea.

LANALDI-AHOLKATUZ. Nerbioi Ibaizabal, Gaztedi. 20178

 

AHOLKATUZ tailerretan interesa badaukazu, hemen izen-eman dezakezu eta jarraian zurekin kontaktuan jarriko gara:

[contact-form-7 id=»1215″ title=»AHOLKATUZ Izen-ematea»]

 

Orientazio tailerrei buruz gehiago jakin nahi baduzu, lanaldi@noviasalcedo.es helbidera idatziguzu edota 944 25 59 59 telefonora deitu.