Ohiko galderak

Nori zuzenduta dago?

DBH 4 edo Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako programa da.

Zenbat balio du parte-hartzeak?

  • Paketearen balioa ikastetxearen tamainaren araberakoa da:
    • Ikastetxe txikiek (2 ikasgela edo gutxiagokoek) 500€ + BEZ (+ ikasle bakoitzeko ordainketa) ordainduko dute.
    • Ikastetxe handiek, aldiz, (2 ikasgela baino gehiagokoek) 750€ + BEZ (+ ikasle bakoitzeko ordainketa) ordainduko dute.

Inskripzioa nola egin?

  • Honako formulario hau bete.
  • Izena eman ondoren, Fundación Novia Salcedoko langile bat zuekin kontaktuan jarriko da.

Programaren garapenean, zelako ekintzak egingo dira?

  • Orientatzaile/irakasleei formakuntza.
  • 1. ekintza: Gai ezberdinei buruzko banakako lana edo taldeko lana:
  1. Programari buruzko ikuspegi orokorra
  2. Auto-ezagutza
  3. Gaitasun profesionalak
  4. Ekintzailetza
  5. Interes alorrak eta motibazio eskutitza
  • 2. ekintza: Profesional batekin egoteko aukera izango duzu, egunero egiten duena ikusiz: bere jarduera guztietan hartuko duzu parte, elkarrizketetan, eguneroko zereginetan, etab.
  • 3. ekintza:  Gai ezberdinei buruzko banakako lana edo taldeko lana:
  1. Esperientziaren bat egitea
  2. Ekintzaren ebaluaketa
  3.  Ikastetxeari eta profesionalari entregatzeko ekintzaren memoria finala.

Noiz parte-hartu?

LanAldi ikasturte osoan zehar martxan dago eta bi deialditan parte hartu daiteke:

  • Irailetik abendura
  • Urtarriletik maiatzera

Derrigorrezkoa al da ikasle guztiek programa osoan parte hartzea?

  • Ez, nahi duten ikasleek programa osoan parte hartu dezakete (autoetzagutza eta lan merkatuaren ezagutza + profesionalarekin elkartzea) edo bakarrik 1. ekintzan (autoetzagutza eta lan merkatuaren ezagutza). Ikasle guztiek 3. ekintza egin beharko dute.