Lanaldi Aholkatuz jaio da, gurasoentzako informazio-orientazio zerbitzu berria

Lanaldi Aholkatuz zerbitzuak gurasoen beharretan sakontzen du eta hauek beraien seme-alabak hezkuntza-orientazioan lagundu ahal izateko proiektu berriak sortu ditu. Lanaldi

Derrigorrezko Bigarren hezkuntza edo Batxilergoa amaitutakoan zer ikasi aukeratzea zaila izan daiteke. Gazte askok galduta ikusten dute euren burua erabakitzeko momentua heltzen denean: ez dituzte aukerak ezagutzen, ez dituzte euren gaitasunak ezagutzeko tresnarik eta askotan huts egiteko beldurra dute. Fase hau gainditzeko, orientatzaileen laguntza izaten dute ikastetxeetan, baina garrantzitsua da etxean ere laguntza izatea eta gurasoekin hitz egin ahal izatea.

Hau dela eta, Novia Salcedo Fundazioko Lanaldi programaren barnean, gurasoei zuzendutako informazio-orientazio zerbitzu bat eskaini nahi dugu. Zerbitzu berri honen helburua, gurasoei euren seme-alabak laguntzeko tresnak eskaintzea da, bokazio eta ikasketa erabakietan laguntzeko gai izateko batik bat. Garrantzitsua da, hezkuntza sistemari buruzko informazioa eskuragarri izatea, gero informazio hori seme-alabei transmititu ahal izateko. Horrez gain, seme-alabak ulertzeko eta eurekin era erraz eta lasaiago batean komunikatzeko tresnak eskaini nahi ditugu.

Zerbitzu hau Lanaldi programan kokatuta dago, eta martxan jarri baino lehen arlo honetan dauden premiei buruzko informazioa eta hauen aurrean dauden irteerak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu. Horretarako, DBH-ko ikasle talde bati euren ikasketa erabakiei buruzko galderak egin dizkiogu, hona hemen euren erantzunak:

Bigarren Hezkuntzan edota Batxilergoan dagoen gazte baten gurasoa zara?

Gure web orrialdean zure seme-alabari prozesu honetan lagundu ahal izateko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *