URTE BERRIAREKIN BATERA AHOLKATUZ SAIO BERRIAK DATOZ!

Aurreko abendua emozioz betetako hilabetea izan zen, izan ere, familiei zuzendutako bokazio eta ikasketa orientazio saioak ospatu genituen.

Eskaini ditugun lehen saioak izan dira, eta lan eta esfortzu handia egin ondoren, pozik gainezka gaude emaitzak baikorrak izan direlako. Hori dela eta, urtarrilean saio gehiago antolatzea erabaki dugu.

Haziak landatu ondoren, pixkanaka hazten doa gure proiektua, eta bide horretan oso garrantzitsuak izan dira saioetara gerturatu zaretenon aholku, kritika konstruktibo eta partekatutako jakintzak, beraz eskerrik asko.

Ez zaitez kezkatu abenduko saioetara gerturatzeko aukerarik izan ez bazenuen, hurrengo saioetako datak eta edukiak aurreratuko dizkizugu-eta. Interesatuta egonez gero, bidal itzazu zure izen-abizenak gure posta elektronikora: aholkatuz@gmail.com

Anima zaitez!

  • Gurasoei zuzendutako saioa: Pasioa, xedea eta bokazioa

Urtarrilak 23, asteartea

Edukiak:

>   Erabakiengan gizarteak duen eragina.
>   Zertan pentsatu beharko litzateke, ikasketen urteetan ala etorkizunean?
>   Zein eragin dute espektatiba eta proiekzioek?
>   Nola aurki daiteke bokazioa?

Ordutegia: 17:30-19:30

Tokia: Campo Volantín Pasealekua 24 1º, 48007 Bilbo (Novia Salcedo Fundazioaren egoitzan)

 

  • Gazteei zuzendutako saioa: Zein bide aukeratu? Bokazio erabaki bat (ala ez)  

Urtarrilak 24, asteazkena

Edukiak:

>  (Auto) Ezagutza eta komunikazioa.
>  Talentu eta trebetasunez ohartu.
>  Zein jarduera eta lanbide datoz bat nirekin?
>  Talentuak lanbide bihurtuz

Ordutegia: 17:30-19:30

Tokia: Campo Volantín Pasealekua 24 1º, 48007 Bilbo (Novia Salcedo Fundazioaren egoitzan)

Izen-emateko bidal itzazu zure izen-abizenak hurrengo posta elektronikora: aholkatuz@gmail.com

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *