LANALDIREN ZAZPIGARREN EDIZIOA HEMEN DA!

Hemen gaude berriz ere lanari ekinez baina… lehendabizi, udaz behar bezala gozatu duzue? edota iraila noiz heldu egon zarete?

Oporretako hilabete hauen ostean , etorkizunari buruz pentsatzeko momentua heldu da. Erreza dirudien arren, buruko min bat baino gehiago ematen dizkigula ezin da ukatu.  “Zer egin nahi dut datozen urteetan? Zer izan nahi dut etorkizunean?” galderak erantzuten saiatzen gara eta hala ere, ez da erreza erantzuna topatzea. Hau dela eta, Lanaldin parte hartuko duten ikasleek ikasturte honen ostean askoz garbiago izango dute erabakia, esperientzia honen bitartez bere etorkizuneko ogibidearen nondik-norakoak ikusi eta dastatu ahal izango baitituzte.

Lanaldiren azken edizioarekin oso pozik geratu ginen, bai gu, baita ikasle, irakasle eta programa aurrera ateratzea egiten duten profesional bolondresak ere. Ikasle eta profesionalek esperientzia oso aberasgarriak izan zituzten eta beraien etorkizuneko erabakiak hartzeko balio izan zitzaizkien.

Hona hemen azken edizioko datuak:

Tira ba, utz ditzagun aurreko kontuak alde batera eta has gaitezen orainaz hizketan.

Aurretik dakarkigun edizioan Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako 20 ikastetxek hartuko dute parte eta 1000 ikasle baino gehiago dira Lanaldin esperientzia bizitzeko irrikitan dauden gazteak. Baina zer egin beharko dute ikasle guzti hauek? Alde batetik, online plataforma batean autoezagutza, gaitasun profesional eta ekintzailetzari buruzko hausnarketa bat egingo dute. Bestetik, beraien interes alorreko  profesional batekin elkartzeko aukera izango dute. Honenbestez, hausnarketa eta praktikotasunari ematen diogu guk garrantzia. Hau guztia aurrera ateratzeko, hau da , gazte guztiek beraien gustuko lanpostu bat aurkitu ahal izateko, geroz eta profesional bolondres gehiagoren beharra daukagu. Honenbestez, hemendik, bolondresei gurekin parte -hartzeko eskaera luzatzen dizuegu.

Ogibide guztiak dira interesgarriak gazteentzat, ikasleek denetarik ikasi nahi dutelako.  Irurik, adibidez, txikitatik abokatua izateko interesa izan du eta Lanaldin esperientzia amaitzean, ondorengoa esan zigun: “Azkenean benetako abokatu batekin lan-egun bat partekatzeko eta bere egunerokoa nolakoa den ikusteko aukera izan dut. Honek nire ideiak argitzeko balio izan dit, mila esker!”.

Iraila amaieran orientatzaile, irakasle eta Lanaldikideekin (ikasle ordezkariekin) elkartuko gara ikasturte honetan biziko ditugun abenturei buruz hitz egiteko. Ikasleek erabili beharko duten online plataforma erakutsiko diegu, pasaden edizioko esperientziei buruz hitz egingo dugu eta beraien proposamenak entzuteko prest egongo gara.

Gogotsu gaude ikasturte berriari aurre egiteko!

Profesional moduan gazteei beraien momentuko erabaki garrantzitsuenetariko batean lagundu nahi badiezu eta zure lan-egun bat eskeini, gurekin harremanetan jarri lanaldi@novisalcedo.es helbidera idatziz. Zure zain gaude! 😉

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *