Kultibaren esperientzia Lanaldin

Kultibak kultura eta arte arloetako disziplina ezberdinetan  aholkularitza lana egiten du,  egoera bakoitzari erantzunik aproposena ematea bilatzen dutelarik, sormeneko konponbideak abiapuntu izanik. Aurten, Lanaldirekin bat egin dute.

Lanaldin parte hartzera animatzearen arrazoia eta jardunaldiaren nondik norakoak ezagutzeko, Andoni Lastraren hitzak ditugu, Kultibako proiektu arduraduna: “Kultibako lan taldeko guztiok gaztetan lan munduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera faltan bota izan genuen, eta horregatik, duda barik sartu ginen proiektu honetan. Gainera, oso aukera ona iruditzen zitzaigun ikasle baten ikuspuntua ezagutu ahal izatea, honen begiradaz, gure proektuak aberasteko.

Ibarrekolanda institutuko Imanol ikaslea etorri zen eguna igarotzera eta hasieratik gogotsu aritu zen gure proiektu batekin. Oso interesatuta zegoenez marketing eta komunikazioan, WhatsArt  proiektuaren komunikazio eraren gainean aritu zen, non ideia ezberdinak emateaz gain zenbait ñabardura garrantzitsu azpimarratu zituen ere.

Neure buruari 16 urterekin zeozer esatekotan zera litzateke: zure gaztetasunaz disfrutatu, irakurri ezazu, jendearekin asko erlazionatu eta bizitzaz gozatu; guzti honek zure etorkizuneko gaitasun sozioaletan izango baitu eragina, eta beraz, zure etorkizun laboralean.

Imanolen iritzia ere izateko aukera dugu, Kultibarako hitz batzuk idatzi baitzituen:

“Nagusi eta arau zorrotzak , forma txarrak… Betiko topikorik ez da betetzen Kultibako bulegoetan. Taldean zelan egiten den lan ikusi eta enpresak aurrera jarraitzea posible egiten duten pertsonen egiteko ezberdinak ezagutu ditut. Haien proiektu batean ere lan egiteko aukera izan dut, enpresako kide bat gehiago izan naizela sentitu dudalarik.

Etorkizun profesionalaren gaineko zalantzak dituzten gazte orori gomendatzen diot Lanaldi esperientzia hau. Oso gustura egin dut lan Kultiban eta aukera hau eskaintzeagatik eskerrak ematea besterik ez daukat .Zalantza asko argitu ditut ere. Eskerrak Lanaldi talde osoari baita ere.

 

Horrelako esperientziarik bizitzerik nahi? Anima zaitez eta parte hartu!

Imanol eta Andoni Lanaldi eguna igarotzen

Imanol eta Andoni Lanaldi eguna igarotzen

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *