IZEN-EMATEA
- Izen-ematea egin dut baina orain ez dut Ikaslearen Gunera sartzea lortzen, zergatik?
Batzuetan, izen-ematerakoan, email-a gaizki idatzi dezakezu, horregatik gero ez duzu Ikaslearen Gunera sartzea lortzen.
Lanaldikide moduan, zer egin behar dut?
Whatsapp bidez Lanaldiri idatzi eta ikaslearen izena eta email zuzena bidali.
- Pasahitza ahaztu zait, zer egin dezaket?
Ikaslearen gunean, “Zure pasahitza ahaztu al duzu?” klikatu eta emailera pasahitza helduko zaizu.
- NAN zenbakia txarto idatzi dut, nola aldatu dezaket?
Lanaldikideari zenbaki zuzena emaiozu.
Lanaldikide moduan, zer egin behar dut?
Whatsapp bidez Lanaldiri idatzi eta zure kidearen izena eta NAN zenbaki zuzena bidali.
1. EKINTZA
- Lehenengo ekintzako atal guztiak bete behar ditut profesionala aukeratu ahal izateko?
Bai, bigarren ekintzara pasatzeko (profesionalaren aukeraketa), lehenengo Ekintza bukatuta izan behar duzu.
- Nork ikusiko ditu nire erantzunak (eta bideoa)?
Orientatzaileak/irakasleak bakarrik ikusi ahal izango ditu nire erantzunak (eta bideoa). Nire kideek ezingo dute nik idatzitakoa ikusi, ezta Lanaldikideak ere.
2. EKINTZA – PRFESIONALAREN AUKERAKETA
- Profesionala aukeratu dut, orain zer egin behar dut?
Profesionalari email bat idatzi beharko diozu.
Hemen mezua idazteko jarraitu beharreko pausuak dituzu:
Zure burua aurkeztu:
Izena
Ikastetxea eta kurtsoa
LANALDIn parte hartzeko daukazun motibazioa
Ekintza honi buruz espero duzuna
Zure planak eta helburu profesionalak
Motibazio eskutitz labur bat idatzi
Profesionalaren ordutegiari buruz galdetu eta ea noiz datorkion ondo zurekin elkartzea.
Enpresaren helbidea eta hara nola heldu ahal zaren galdetu.
- Profesionala aukeratu dut, emaila idatzi diot baina ez dut erantzunik jaso, zer egin dezaket?
Bigarren email bat idatzi ahal diozu. Erantzunik jasotzen ez baduzu, telefonoz deituiozu. Oraingoan ere ez badizu erantzuten, Lanaldikideari esan.
Lanaldikide moduan, zer egin behar dut?
Lanaldiri Whatsapp bidez idatzi eta zure kidearen egoera azaldu. (ikaslearen eta aukeratutako profesionalaren izena esanez).
- Nik interes alor bat aukeratu dut baina gero beste alor bateko profesionala aukeratu nahi dut, hau egin dezaket?
Bai, nahiz eta interes alor bat aukeratu izana, nahi duzun profesionala aukeratu dezakezu. Hala ere, nahi baduzu “Nire interes-alorrak eta motibazio-gutuna” atalean interes alorra aldatu dezakezu