Nerbioi-Ibaizabaleko gazte zein familien etorkizuneko zalantzak argitzen

Nerbioi Ibaizabal – GaztediNovia Salcedo Fundazioarekin batera, gazte eta gurasoentzako orientazio tailerrak jarri ditu martxan. Herri ezberdinetako biztanleek daukate saio hauetan parte-hartzeko aukera, hain zuzen ere Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Ugao, Arrigorriaga eta Orozkoko 14-18 urteko gazteek eta hauen familiek.

Nerbioi Ibaizabal aholkatuz

Ondorengo edukiei buruzko zalantzak argitzea da tailer hauen helburu nagusia:

  • Autoezagutza eta Hausnarketa.
  • Gaur egungo Lan Merkatua.
  • Hezkuntza Eskaintza (Batxilergoa, Unibertsitatea, Lanbide Heziketa, beste aukera batzuk) eta Irteera Profesionalak.

Etxebarri eta Galdakaoko saioetatik bai gazte zein gurasoak pozik atera ziren, orain, gaur egungo merkatuak zer eskatzen duen argiago daukate eta baita zein hezkuntza ibilbide dauden hara iristeko.

Orientazioa jasotzeko beharra badaukazu eta Nerbioi-Ibaizabalekoa bazara, garaiz zaude oraindik parte-hartzeko. Hauek dira hurrengo asteetan izango ditugun saioak:

  • Arrigorriaga – Urtarrilak 16
  • Basauri – Urtarrilak 21
  • Urduña – Urtarrilak 29
  • Ugao – Urtarrilak 30
  • Orozko – Otsailak 7

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *