Basurtuko ospitalea barrutik ezagutzen

Maiatzak 18an, Solokoetxe BHIko, El Regato Ikastetxeko eta Lauro Ikastolako hainbat ikaslek Basurtuko Ospitalea barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.

basurto

Egun euritsua izan zen arren, esperientziak argiz bete zituen LanAldi Eguneko parte-hartzaile guztiak. Ez bakarrik gazteak, mediku eta erizainengandik asko ikasi zutela, baita profesionalak ere, ikasleen energia eta emozioz bete zirela. Amaya de Allendek, Basurtu ospitaleko Pertsonaleko zuzendariak, irribartsu esan zigun eguna bukatzean: “urtero egiten dugu LanAldi Eguna Basurtun eta esperientzia oso aberasgarria da guretzat, profesionalentzat. Baina garrantzitsuena ikasleentzat baliagarria izatea da, etorkizunean erabaki onak hartu ahal izateko”

Eguna horrela joan zen:

9:25 Ikasleen harrera

9:35 Ospitalearen aurkezpen orokorra

9:50-10:50 Medikuntzari eta erizaintzari buruzko aurkezpenak

11:00 Txartel eta amantal banaketa, argazkiak eta ikasle eta ikasle eta profesionalen ezagutzea

11:15 – 14:15 Profesionalen akonpainamendua

Laida Castañaresek (Solokoetxe BHIko ikasleak), Basurtuko esperientzia bizitzeko aukera izan zuen eta ondorengoa idatzi du Lanaldiri buruz:

“Egun batean, klasean geundela, gure orientatzailea sartu zen. Berak proposatu zigun “Lanaldi” izeneko programa egitea. Programa honetan, egun oso bat pasatu ahal zenuen, zuk aukeratutako profesional batekin; hau da, haien web ofizialean hainbat galdera erantzun ondoren, edozein arloko profesio bat aukeratu (adibidez, medikuntzan, kirurgilaria, oftalmologoa, radiologoa…).

Oso ideia ona zela iruditu zitzaigun eta gogotsu hasi ginen erantzuten galderei. Baina zoritxarrez, profesionala aukeratzeko epea amaitutzat eman zen eta gu ez ginen ohartu. Orduan, nik haiekin Whatsappetik, kontaktatu  nuen, galdetzeko ia profesional bat aukeratu ahal nuen. Haiek baietz esan zidaten, eta zertan interesatuta nengoen galdetzerakoan, niri zalantza sartu zitzaidan, ez bainekien zer nahi nuen izan nagusitan, ez zer aukeratu; hala ere, gauza bat argi neukan, bio-osasungintzarekin zerikusia zeukan zerbait egin nahi nuen, eta medikuntza aukeratu nuen eta, klasean disekzioak egiten hasi ginenez, kirurgiaren arloan interesa neukala esan nien.

basurto

Ander Fernandez , Alberto Loizate eta Laida Castañares.

Hurrengo egunean, haiek nire profesionalaren izena eman zidaten, Alberto Loizate. Eta haren informazioa hasi nintzen begiratzen interneten.

Eta harridura sortara zidan, bere Basurtoko ospitaleko kirurgilarien nagusia zelako. Hark egiten zituen, kirurgia garrantzitsuenak, eta besteak batzuetan gainbegiratu.

Esperientzia hau nik bakarrik gauzatu nuen, hau da, hamar ikasle joan ginen, baina ez nituen besteak ezagutzen. Baina hara iritsi nintzenean, denak oso jatorrak zirela deskubritu nuen. Denak medikuntzaren inguruan hasi ginen hitz egiten.

Orduan, neska bat iritsi zen, eta gela batera eraman zigun. Han, hainbat profesionalekin elkartu ginen (gureak ez zirenak) bai radiologoak, erizanak… eta bakoitzak bere arloari eta medikuntzari buruzko aurkezpenak egiten hasi ziren. Egia esan, aurkezpen horiek, medikuntzan sartzeko gogoak eman zizkidaten. Aurkezpenen ostean, medikuak daramatzaten bata zuriak eman zizkiguten, eta argazki bat egin genuen. Orduan gure profesionala iritsi zen (eta gure esaten dut nirea eta beste mutil batena zelako), honek hasieran kafeteria batera eraman gintuen, eta bertan gure gauzei buruz hitz egin genuen. Orduan, hark kirofanora eramango gintuela azaldu zigun. Niri momentu horretan urduritasuna sartu zitzaidan, ez bainekien inpresioa emango zidan ala ez.

Kirofanoan sartu baino lehen, aldageletara joan ginen (ni neskenera) eta kirurgilariek daramaten uniforme berdea, maskarilak, eta txano antzeko bat eman ziguten. Hau egin ostean, barrura sartu ginen, eta sei kirofano zeundela nabaritu genuen. Ikusi genuen lehenengora sartu ginen, eta honetan, “Da Vinci” makina ospetsua funtzionatzen ikusi genuen. Emakume batek, makina horren bitartez, gizon bati tumore bat kentzen ari zen, eta oso harrigarria iruditu zitzaidan baina ez zidan inpresiorik eman. Beste hainbat operazio ikusi genituen, besteak beste, larrialdian zegoen gizon bati tumore bat kentzen eta emakume bati trakeatik anestesia nola sartzen zioten.

Niri asko gustatu zitzaidan, eta lagungarria iruditu zait nire etorkizunari begira. Oso esperientzia polita eta ikusgarria iruditu zitzaidan eta edonori gomendatzen diot hau egitea, oso baliagarria baita.”

Laida, asko pozten gara LanAldik zure ideiak argiago izaten lagundu izana. Mila esker zure hitzengatik!

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *