Oporrak gozatu, egunak xurgatu!

Oporrak hastear edo jada hasita izango dituzue zuetariko askok. LanAldiko lantaldekook uda zoragarria opa nahi dizuegu, abenturaz, barre-algara eta lasaitasunez bete ditzazuen ondorengo egunak.
Baina zer lirateke oporrak etxerako lanik gabe… Italiako Cesare Catà irakasleak bere D.B.H.ko ikasleei egitekoak jarri dizkie, baina hauek ez dute matematika ezta bestelako irakasgaiekin zerikusirik. Cesareren proposamenak egunetaz gozatzeko eta hauek aprobetxatzeko ideiaz bat egiten dute. 15 puntuko lista egin du irakasleak, eta jada biral bilakatu da interneten.
Benetan interesgarriak iruditu zaizkigunez, hementxe uzten dizkizuegu itzulita, zertxobait eraldatu ditugularik zuek ere bete ditzazuen:

1. Goizean, hondartzatik ibili eta eguzkiaren isla begiratu uretan. Pentsamenduak alde batera utzi eta unea arnastu, beste barik, unea gozatu.

2. Ziur aski ikasturtean zehar ikasketa handiak izan dituzu, bai teknikoak zein bizitzak berak erakutsitakoak. Uda ere ikasten jarraitzeko aldi ezinhobea da. Horregatik, egunero esalditxo bat idaztera gonbidatzen zaitugu, egun horrek erakutsi dizuna adierazita utzi dezazun.

3. Ahalik eta gehien irakurri. Baina ez derrigorrez egin behar duzulako, baizik eta uda ametsak hegan uzteko une egokia delako, eta irakurtzeak, beste pertsonen ideiak xurgatu eta gureak aberasteko aukera ematen digulalako. Irakurri, amestu eta egun bakoitza abentura berri bilakatu.

4. Gertaera okerrek zuregan influentziarik izaten ez utzi. Zure bizitza aberasten duten pertsonekin igaro denbora, zu konprenitu eta zaren bezalakoa izateagatik maitatzen zaituztenekin.

5. Zure sentimenduek ere lekua  izan dezatela zure uda honetan. Zure gorputza entzun eta adi egon zaitez esaten dizunari.

6. Egizu dantza inork ikusiko ez bazintu bezala. Lotsa galdu. Dantzalekuan zein zure logelan. Uda festarako unea da, parte hartu ezazu.

7. Egunsentia ikusi. Isiltasunean ikuskisunaz gozatu eta esker oneko sentitu.

8. Kirola egizu.

9. Gustuko duzun nonor aukituz gero, beste barik esaiozu. Agian zure sentimenduak ulertuko ditu. Agian ez. Ulertzen ez baditu, ez zuen zure bizitzaren parte izan behar. Eta ulertuz gero, uda osoa duzue elkarrekin ibiltzeko. (Txarto ateraz gero, 8. puntura bueltatu)

10. Klaseetako apunteak gogoratu. LanAldin ikasitakoa gogoratu.

11. Eguzkia bezain alaia eta itxasoa bezain menderaezina izan zaitez.

12. Zure hitzak zaindu eta adeitsua izan zaitez.

13. Pelikulak ikusiz gero, jatorrizko bertsioan ikusi itzazu, zure hizkuntza gaitasunak hobetzeko. Ez utzi filma kreditoekin bukatzerik, uda osoan zehar gogora eta bizi ezazu.

14. Egunez edo gauez, zure bizitza izatea nahi duzun modu horrekin amestu. Opor hauetan indarra bildu zure amets horiek, pausuz pausu, errealitate bihurtzen hasteko.

15. Azkenik, zu zeu izan zaitez. Errespetu osoz tratatu besteak, baina ez zaitez haien itxaropenetara moldatu. Askotan gertatzen zaiguna zein pentsatzen duguna disimulatzeko ohitura hartzen dugu besteen errekonozimendua lortzearren, gure benetakotasuna alde batera uzten dugularik. Hasi zaitez zeure burua entzuten eta errespetatzen.

Puesta de sol

Spread the word. Share this post!