Adsis Fundazioan eguna igaroz

Katalin Alciturrik, Adsis Fundazioko  profesionalak, LanAldin bizitako esperientzia komentatzen digu. Orain dela hilabete bat Lauro Ikastolako bi ikaslerekin egon zen, bere egunerokoa hauekin konpartituz. Hementxe Katalinen hitzak:

“Adsis Fundaziotik Novia Salcedo Fundazioak duen LanAldi programan parte hartu genuen, bi neskekin gure lanegun bat elkarbanatuz. Horretarako, aurrera eramaten ditugun proiektu ezberdinak erakutsi genizkien. Hasteko, instituto batean egon ginen Sentsibilizazio eta Balio Hezkuntza proiektua ezagutarazteko saio bat ematen. Proiektu honetan, kulturartekotasuna eta solidaritatea lantzen ditugu Bizkaiko zentru ezberdinetan. Saio hau bukatu eta gero Bilbon ditugun tailerretara hurbildu ginen hango bestelako proiektuak ezagutzeko.

PCPI 1. maila egiten dauden ikasleekin elkarrizketa bat izateko aukera izan genuen,  zer ikasten dauden ezagutzeko, formazio hori aukeratzearen arrazoiak ezagutzeko, haien etorkizuneko zalantza eta itxaropenak… Hezitzailearen ikuspuntua ezagutzeko aukera ere izan genuen, haren lan mota eta erantzukizunak komentatu zizkigularik.

Jarraian, PISL programako tailerrera gerturatu ginen hango hezitzaileak gizarte bazterkeria sufritzeko arriskua duten pertsonekin lantzen dutena ikusteko, hauek baitira programa honetako hartzaileak.

Amaitzeko, Bestalde programako psikologarekin bildu ginen, bere lana azaldu zigularik. Horretaz aparte, programa horretan dauden pertsonen berezitasunak eta egoera kontatu zigun.

Adsis Fundaziotik egin dugun balorapena oso positiboa da, uste dugu gurekin egon ziren neska bi hauek zertan lan egiten dugun ikusi ahal izan zutela eta zein lan mota betetzen duen gure erakundean psikologo eta hezitzaile batek, hori baitzen beraiek zuten dudarik nabarmenena.”

Mila esker benetan zuen eguna partehartzeagatik.

Fundación Adsis

Spread the word. Share this post!

Leave A Reply

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *